Gizarte estratifikazioa egiturazko gizarte ezberdintasuna da, gizabanakoen artean bainoago, gizataldeen artean gertatzen direnak eta haiek hierarkia batean edo era bertikal batean, estrato edo geruza sozialen arabera alegia (simil geologikoa erabiliz), ordenatzen dituena, aberastasunarekin, hezkuntza-mailarekin eta boterearekin loturik, besteak beste. Gizarte estratifikazioaren ezberdintasunak, gainera, iraunkorrak eta instituzionalizatuak izaten dira, eta ideologiak sustatzen ditu. Horren ondorio zuzenak klase sozialak dira, eta segregazio eta gizarte bazterketa fenomenoak.
Loturiko artikuluak
PauperizazioaPauperizazioa herritarrek eta familiek, indibidualki nahiz kolektiboki, jasaten duten pobretze-prozesua da. Egoera sozioekonomikoaren aldaketa kuantitatiboa da, erosketa-ahalmenaren eta orokorrean bizitza-mailaren gainbehera dakarrena, indibidualki bizitako gertakarien ondorioz (lanpostu galera edo…
Segregazioa (soziologia)Segregazioa, zehazkiago segregazio soziala, gizatalde batzuk hiri, eskualde edo nazio bateko gune ezberdinetan bizi direnean gertatzen da; hiri bateko auzo pobreak eta auzo aberatsak, adibidez . Gizarte estratifikazioaren…
Klase sozialak edo gizarte klaseakKlase sozialak edo gizarte klaseak gizarte batean bereizten den hierarkia soziala da, herritarrak klase sozial horietan bereizi eta ordenatu dituena, dimentsio kultural, ekonomiko eta politiko baten arabera. Gizarte…