Gizarte inklusioa

Gizarte inklusioa edo inklusio soziala bazterketa edo esklusio arriskuan dauden edo diskriminazioa pairatzen duten pertsonak gizarteratu eta beste pertsona guztiek dituzten aukera berdinak eskaintzea da, euren garapen pertsonala bermatze aldera. Integrazioa baino haratago doa, pertsona bulnerableak taldean eta gizartean onartu eta haientzako aukera bereziak eskaintzeaz gainera, arazoak ez dituzten pertsonen aukera berdinak eskainiz. Pertsona horiekin burutu daitezkeen ekintza eta proiektuez gainera, inklusio soziala jarrera aktibo bat eskatzen du, herritarren nahiz erakundeen aldetik, gizarte aniztasuna aitortuz. Oinarri horretatik, politika horiek bereizten dira gizarte inklusioa lortze aldera: gizarte zerbitzuak eta oinarrizko errenta zabaltzeko politikak, lan esklusioaren aurkako eta enpleguaren aldeko politikak, etxebizitza eta urbanismo politikak, politika soziosanitarioak, hezkuntza politikak (ikus, hezkuntza inklusiboa), kultura politikak eta genero politikak.