Mobilizazioa (gizartea)

Gizarte mobilizazioa edo mobilizazioa soziala gizartetik abiatu eta garatu egiten diren erreibindikaziozko adierazpen eta ekintza kolektibo eta aktiboen multzoa da, iritzi publikotik haratago, eta aldaketa soziala eta justizia soziala garatzea helburu duena. Mota askotakoa izan daiteke, puntuala, hala nola grebaldi eta manifestazioetan, eta iraunkorra, adibidez mugimendu zibil baten bitartez artikulatzen denean. Herritarrek esfera publikoan eragin eta agenda publikoa osatzeko modua da.