Gizarte mugimenduak (mugimendu sozialak)

Gizarte mugimenduak edo mugimendu sozialak gizabanako, talde edo erakunde anitzen artean osatzen den sare kolektibo informala (edo instituzionalizazio maila txikikoa) da, interes orokorrekoa eta elkartasunean oinarritua, gatazka edo ekimen politiko, sozial edo kultural batean sinesmen, iritzi, jarrera eta identitate komunak erakusten dituena. Ildo horretatik, bereizi egin behar da instituzionalizazio maila handiagoa duten alderdi politikoetatik, eta interes kolektiboei jarraitzen ez dieten interes-taldeetatik. Alain Touraine frantses soziologoaren arabera esaterako, gizarte mugimenduen ezaugarri eta ildo nagusiak identitatea, oposizioa eta osotasuna (edo kolektibotasuna) lirateke. Gizarte mugimenduen adibideak dira arrazismoaren aurkako mugimendu soziala, torturaren aurkako mugimendua, eta zentzu zabalean baita feminismoa ere.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, social movements; gaztelaniaz, movimientos sociales.

Erreferentziak

  • Revisando el concepto de movimiento social - Mario Diani (University of Trento e ICREA-UPF Barcelona)