Gizarte sormena (sormen soziala)

Gizarte sormena edo sormen soziala gizartean orokorrean, eta baita ere gizatalde eta erakundeetan jokabide berriak asmatu, abian jarri eta garatzeko ahalmena da. Ohikoan sormena gizabanakoaren trebezia moduan definitu da, pertsonak elkarrekiko harremanetan bizi eta lan egiten dutela ahaztuz. Gizarte sormenak sormenaren alderdi kolektiboa garatzen du, arazo jakin eta zehatzak garatzeko nahiz eraldaketa politiko nahiz sozialerako.

Beste hizkuntzetan:  ingelesez, social creativity; gaztelaniaz, creatividad social.