Gizartea harreman egonkorren bitartez loturiko gizatalde handia da, kultura eta identitate neurri batean partekatuak dituena eta esparru geografiko gutxi gorabehera zehatz batean bizi dena, era jakin batena antolatua.
Gizarte orotan gizarte antolakuntza eta kultura bereizten dira:
- gizarte antolakuntzan erakundeak (familia, erlijioa, hezkuntza, politika, ekonomia, hekzuntza), gizataldeak, estatusak eta rolak biltzen dira;
- kulturan, berriz, sinesmenak, balioak, arauak eta sinboloak biltzen dira.
Loturiko artikuluak
KulturaKultura adiera ezberdinak dituen hitza da, ikuspuntuaren arabera. Latinezko cultura ("zaintza, hazkuntza") hitzetik dator, eta historian pertsonen izpiritu, gogo edo adimenaren hazkuntzaren adiera hartzen joan da. Ikuspuntu humanista…
RolakRola gizartean jokatzen dugun modua da, bereziki pertsona baten kokapen sozialetik, haren estatusetik alegia, gizarteak harengandik espero duena. Rolak sinesmenak (pertsona horien estatusaren izaerari buruz), balioak (estatusaren jardunean lortu…
Sinboloak (ikurrak)Pentsalariaren arabera esanahi ezberdinak dituenez, sinboloak (edo ikurrak) definitzea zaila da. Abiapuntu gisa, etimologia har dezakegu: sinbolo hitza antzinako grezieratik dator eta etimologikoki "batera jarri", "lotzea" esan nahiko…