Gizatasuna (humanitatea)

Gizatasuna edo humanitatea, gizakia izateagatik beste gizakienganako sentitzen den atxikimendua, errukia, errespetua eta maitasuna da, halako moral kolektiboa, gizaki guztiak biltzen dituena bere baitan. Altruismoarekin eta filantropiarekin estu loturik dago, printzipio horiek urratu egiten diren egoeretan aldarrikatzen dena bereziki (gerrak, gatazkak). Bertute humanista da, gizakia zentroan jartzen duena, Jainkoa baztertu gabe, haren nagusitasuna ukatu egiten duena, giza eskubideak eta beste giza balioak gainetik jarriz.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1. Giusti M. El humanitarismo, ¿un nuevo ideal moral? Isegoría. http://isegoria.revistas.csic.es/index.php/isegoria/article/viewFile/777/776. Accessed 2018.