Gizateria

Gizateria edo humanitatea gizaki guztien multzoa da, entitate bateratu eta globala duena, eta beraz gizaki guztiak interpelatu edo haiei deitu egiten diena, bereziki gizatasun, humanitarismo eta altruismoari buruz. Aldi berean, gizateria unibertsalismoarekin lotzen da, denok biltzen gaituen kategoria da eta beraz kategoria horretan denontzat aplikagarriak diren ideia, printzipio eta balioak ezartzen dira, hala nola giza eskubideak.

Arestian emandako definizio sinpletik haratago, gizateria problema existentzial eta erlazionalak planteatzen dituen kontzeptua. Gizakia definitzen duen espezie biologikoa eta beraz gizateria bera, ez ote da konstrukto artifizial bat? Gizabanako guztiak biltzen dituen zera hori ba al da benetan? Eta izatekotan, kategoria horretatik erator al daitezke guztiontzat baliagarriak diren printzpioak (giza eskubideak, ...), gizabanako eta gizarteen artean dauden diferentzia kulturalak kontuan harturik?

Beste hizkuntzetan: ingelesez, mankind, humanity; gaztelaniaz, humanidad.