Glotodidaktika

Glotodidaktika edo glosodidaktika hizkuntzen irakaskuntzaz eta ikaskuntzaz arduratzen den didaktikaren arloa da. Horren helburua hizkuntza ahalik eta eraginkortasun handienez irakastea da, horretarako hizkuntzaren ikaskuntza prozesuan eragina duten faktoreak identifikatuz eta horien arteko erlazioak kontuan hartuz. Hizkuntza tresna sozial intentsiboa denez, glotodidaktikak soziolinguistika eta hizkuntzaren ikasketan eragina duten beste faktore sozialak.