Gobernagarritasuna

Adiera zabalean, gobernagarritasuna sistema bateko atalen arteko koordinazioa da, sistemako helburuak betetze aldera. Terminoa bereziki politikan erabiltzen da, erakunde politiko batek gobernua modu eraginkor eta demokratikoan abian jarri eta garatzerakoan gobernuan partaide izan behar direnekin lankidetza eta koordinazioa adostu, eratu eta guzatzeko duen gaitasuna da. Adiera hertsiagoan, erabakiak botoz erabakitzen diren erakundeetan, gehiengoak lortu eta beraz erabakiak hartu ahal izateko gaitasuna adierazten du.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, governability; gaztelaniaz, gobernabilidad.