Gobernua

Gobernua (latinezko gubernare hitzetik, "ontzi bat gidatu") estatua eta horren administrazio pubikoa zuzendu eta kudeatu egiten dituen agintaritza da. Zabalean botere legegilea, judiziala eta exekutiboa biltzen ditu, baina orokorrean eta zentzu hertsiagoan botere exekutiboaren agintaritza politikoa da, demokrazia batean hiritarrek aldi baterako aukeratua bere ordezkarien bitartez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, government; gaztelaniaz, gobierno.