Erdi Aroko eskolastikan, goi-isurizko jakituria Jainkoak giza arimari txertatzen dion ezagutza da, berezkoak eta sortzetikoak, abstrakzioaren eta hautematearen beharrik gabe. Jatorrian, Jainkoak Adani goi-isurizko jakituria ziola sinetsi izan da.
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, ciencia infusa, frantsesez science infuse.
Loturiko artikuluak
AgapeAgape antzinako grezieratik jasotako terminoa da, Jainkoaren gizakienganako maitasuna eta hedaduraz gizaki guztien arteko adiskidetasun eta anaitasuna adierazten duena, eta bereziki judu eta kristau erlijioetan zabaldu dena.
Agnostizismoa eta agnostikoakAgnostizismoa Jainkoaren existentzia zein ez-existentziari buruz ezer jakitearen ezintasuna baieztatzen duen teoria eta jarrera filosofikoa da. Antzinako filosofian, Protagoras izan zen lehen agnostikoa, baina terminoa Thomas Henry Huxley-k asmatu zuen…
ErlijioaErlijioa unibertsoaren eta munduaren printzipio edo ahalmen goren baten aitormen eta onarpena da, errespetuz, obedientziaz eta gurtzaz egiten dena. Printzipio goren horrek gizakien halabeharra gidatzen du erlijioaren arabera,…