Goi-lautada

Tibeteko goi-lautadako mapa topografikoa

Goi-lautada itsasoaren mailatik goi samar dagoen lur eremu laua da, hedadura handikoa, besterik gabe ingurunetik mendikateek bereizten dutena (Iberiar Penintsulako lautada) bezala, edota hartatik besterik gabe altxatu egiten dena, mugetna amildegiak sortuz. Topografikoki erraz antzematen dira goi-lautadak mapetan: maila kurben arteko distantzia handiak dituzten azalera topografikoak dira, altuera handiko unitate geomorfologikoak direnez, eremua kolore ilunekin (marroiz) marrazten da. Goi-lautada egitura tipikoa laua bada ere, badira goi-lautada inklinatuak eta uhindu edo ebakiak, azken hauek goi-lautadako ibaiek sorrrarazitako higaduraren ondorioz. Goi-lautadak hainbat prozesu geologikoren emaitza dira: azpiko magmak goraka bultzaturiko lautada izan daiteke, altuera handiko erliebean izandako higadura prozesuen, edota plaka tektonikoen arteko talkaren ondorio.

Munduko goi-lautada altuena eta zabalena Tibeteko goi-lautada da, bi plaka tektonikoen arteko talkaren ondorioz sortua duela 55 milioi urte. Goi-lautada hori hegoaldetik mugatzen duen Himalaia mendikateak plaka tektonikoen arteko talkak sortutako hausturen bitartez sortu zen, goi-lautada berriz, eremu horretan horrelako hausturarik egon ez zelako sortu zen.

Beste hizkuntzetan: ingelesez eta frantsesez, plateau; gaztelaniaz, meseta.