Gremioak

Gremio desberdinak Katalunian egindako azulejuetan. Erdi Aroko eta Aro Modernoko Bartzelonan gremioak garrantzi handiko erakundeak izan ziren.

Jatorrian, gremioak Europako Erdi Aroko hirietan lanbide bereko artisauek eraturiko elkarteak ziren, lanbidea arautu eta lanbidearen monopolioa atxikitzen zutenak, gremioz kanpoko orori lanbidean aritzea debekatuz (ikus, intrusismoa). Antzinagoko kofradia eta ermandadeetatik eratorri ziren, kideen arreko elkartasuna sustatuz, baino haien zeregina zabalduz joan zen, lanbidea nola burutu behar zen ezarriz, administrazioarekiko harremanetarako ordezkaritza atxikiz, eskolak eta unibertsitateak sortuz eta hildako kideen familiak lagunduz eta bestelako aseguruak ezarriz. Horrela, botere ekonomiko handia lortzen joan ziren eta batzuetan erregeen agintaritza kolokan jarri zuten; hori dela eta, debekatuak izan ziren toki batzuetan, hala nola Gaztelan. Egungo elkargo edo kolejio profesionalak gremioetatik eratortzen dira.

Gremioak lanbidearen transmisioaz ere arduratzen ziren, eta horretarako hierarkia zorrotza zegoen ezarria:

  • ikastunak, lanbide ikasten ari zirenak, maisuaren zuzendaritzapean, inongo ordainsaririk jasotzen ez zuena.
  • ofizialak, maisuaren agindupekoak eta soldatapekoak, ofizioan adituak ziren, ikastunak izan eta ofizioaren azterketa gainditu ondoren.
  • maisua, tailerraren jabea, ofizioa ondo ezagutzen zuena, eta bere menpean ofizialak eta ikastunak zituena.

Ikus, gainera