Greta, Jasone Osoro: laburpena

Greta Jasone Osoro elgoibartar idazleak 2003an argitaraturiko eleberria da. Oskar iraganari begira bizi den gaztea, amona hil eta gero. Etxean amonaren dendako maniki bat, Greta deitzen duena, gordetzen eta harekin harreman berezia du. Eleberrian Oskar, Greta eta Ana bere andregaiaren arteko harremanak kontatzen ditu. Eleberria hiru atal nagusietan zatitzen da: Oskarren ahotan kontatzen dena lehena, Greta manikiari ahotsa emanez ondoren, eta Anarekin bukatzeko.

Laburpena

Oskar

1: Oskar jaiotzean ama hil zitzaion haurra da. Aita ere ez daki zein den. Herri txiki batean bizi da, amona zainduta. Amonak denetarik saltzen duen denda du herrian: Bazar Lola, Oskarren ama zenaren izena. Haurrak denbora asko pasatzen du dendan eta nagusi denean urrutira egingo dituen bidaiekin egiten du amets. Amona emakume adoretsua da, eta bere munduan bildua den Oskarri laguntzen dio aurrera egiten. Bederatzi urte dituenean, kamioi bat heltzen da dendara, emakume itxurako maniki bat uzteko. Herrikoak jakinminez inguratzen dira dendara, manikia ikusteko, eta herriko zinemako zaintzaileak Greta Garbo aktoresaren antza daukala dio. Geroztik, Greta izango da manikiaren izena.

2: Oskarrek 25 urte dituela, amona hiltzen da eta Greta bere etxera darama. Piroteknia lantegi batean egiten du lana. Greta euskarria da beretzat, eta zaindu egiten du, aldiro garbituz eta jantziz. Greta lagun, egunerokotasun eroso baina guztiz geldi batean bizi da. Batzuetan txikitako irrika pizten zaio, maleta hartu eta kanpora joatekoa, baina azken unean atzera egiten du. Amonak erakutsitako adore horren faltan bizi da, herriko giro itogarrian, neskak ere gutxi baitaude herrian. Gogoratzen du, 10 urte zituela, lehen musua eman ziola Gretari dendako eskaparatean. Eskaparatearen bestaldean, Ana, herriko neskato bat, du begira. Musu hari eman diola iruditzen zaio.

3: Oskarrek begi bat marroia, eta bestea berdea dauka. Herrian burla egin batzuek eta besteek irribarre. Ana da bakarra barre egiten ez diona horregatik, baina 14 urterekin herritik alde egiten du gurasoekin hirira joateko. Urte batzuk beranduago, terraza batean dagoela, emakume bat esertzen zaio ondoan. Ana da.

4: Elkarrekin ibiliko dira geroztik. Ezkontzekoak dira. Peru lagunak despedida antolatuko dio. Oskarrek ez du horrelako ospakizunik nahi, nahiago du lasai ibili, protagonista izan gabe. Ana antisoziala dela esaten dio. Onartu egiten du despedidarena, eta ezkontzearena ere bai, nahiz eta horrela mundua oso handia egiten ari zaion.

5: Greta eta Ana alderatzen ditu Oskarrek. Greta fisikoki perfektua da, Ana ez baina bere gorputza txikitan begiratzea maite zuen atlaseko mapen xarma bihurria dauka; gainera Anak hitz egiten dio, Gretak soilik konpainia egiten dion bitartean. Ezagun batek Ama Birjin baten irudia bizilagun bati emateko eskatzen dio. Ama Birjina eta Greta alderatzen ditu, orain. Ez du ulertzen jendeak zergatik egiten dion otoitz irudi bati, berak Gretari ez baitio ezer eskatzen, laguna besterik ez da. Jendeak ez du ordea ulertzen Gretarekin duen harremana.

6: Amonaren dendako etxea bota behar dute. Uzten diote une batean sartzen, eta oroitzapen guztiak etortzen zaizkio. Bapatean, dardara sumatu eta atera egin behar da korrika, baina lehenago amonak amarekin egindako argazki bat hartzen du. Denda noa birrintzen duten ikusten du.

7: Oskarrek astero garbitzen du Greta. Gaurko garbiketa berezia da, amonaren denda bota dutenez. Bitartean, musika jarri eta berarekin dantzan hasten da. Ana agertzen da eta haserre greta lurrera botatzen du. Oskarri Gretaren eta bearen artean aukeratzeko botatzen dio Anak eta berarekin ezkondu nahi ote duen zalantzan jartzen du; izan ere, egun horretan ezkontzako menua aukerazeko hitzordua zuten eta ahaztu egin zaio Oskarri.

8: Gretaren eta Anaren artean aukeratzeko ultimatuma asaldatu egiten du Oskar. Gretak iraganean, amonaren ondoan, sentiut zuen babesa ematen dio. Anak, berriz, kanpora begira bizi dela erakutsi dio, beldurrik gabe bizitzea. Lagunekin egin duen despedidara gogorik gabe doa, beharturik. Denak mozkor daude, eta zirikatu egiten dute, Ana emakume desiratuena dela eta abar; izan ere oso ederra da Ana. Gogaiturik, badoa jatetxetik, lagunek Gretari buruzko zirikadak botatzen dizkioten bitartean. Anaren etxera doa babes bila, baina Ana erabat serio hartzen du, Greta tratatu nahi duen bezala tratu nahi duen bera ere, andrakila balitz bezala. Negarrez eta emozio handiz aurpegiratzen dizkio horiek. Osakar saiatzen da Gretaren esanahia esplikatzen bere bizitzan, iragana dela, Ana maite duela adierazten duen bitartean. Oskarrek Gretarentzat eskaparate bat bilatzeko bidaia egingo duela ziurtatzen dio Anbari, hirira.

9: Bidaiarako prestaketa lanetan dihardu Oskarrek, Anaren laguntzarekin, elkarri txantxetan, urduri. Oskarrek amonak aipatzen zion ostatu batera joateko asmoa du. Emozioz elkar agurtzen dute.

10: Autobuser sartu eta Greta bere ondoan jartzen du, harentzat ere tiketa erosi duenez. Baina txoferrak maleteroan jartzeko esaten dio, eta Oskarrek hala egiten du.

Greta

1: Hiriko autobus geltokira iritsi eta urduri ikusten du Gretak Oskar. Jendea marmarka sentitzen du bere inguruan. taxi bat hartzen dute.

LABURPEN HORI OSATUA IKUSTEKO PRESA BADUZU, GIZAPEDIAKO ORRI NAGUSIRA JOAN ETA HAN ESKATU ARTIKULUA KOADROAN HELARAZ IEZAGUZU. MILA ESKER.