Gurutzadura (arkitektura)

Mantuako Katedrala. Argi ikusten da bi nabeen arteko gurutzadura eta gaineko zinborioa.
Arkitekturan, gurutzadura gurutze forma oinplanoa duten elizetan nabe nagusiaren (mendebalde-ekialde ardatzean gehienetan) eta trasepto edo zeharkako nabearen (ipar-hego ardatzean) arteko gunea da. Bere gainean zinborio edo zinborrio izeneko dorrea edo kupula dago, elizari kanpoaldeko forma ematen dion elementu nagusia.
Loturiko artikuluak
Zutabeak edo kolomak (arkitektura)Zutabea edo koloma eraikuntza bat sostengatu edo apaindu egiten duen euskarri bertikal zilindrikoa da. Bere atalak, behetik gora, harroina, fustea eta kapitela edo zutabeburua dira..
Neogotikoa (arkitektura)Estilo neogotikoa XIX. mendean, 1830eko hamarkadatik, garatutako estilo artistikoa izan zen, estilo gotikoan inspiratzen zena, eta bereziki arkitekturan izan zuena. Erromantizismoaren baitan sortua, espiritualtasunerako itzulera aldarrikatzen duena gotikoarekiko…
Kapitela (arkitektura)Arkitekturan, kapitela zutabe, pilare edo pilastra baten gainean jartzen den harlandua da, gehienetan apaindua, arkitrabea eta orokorrean entaulamendua eusten duena. Kapitela ordena klasikoak (doriarra, joniarra, korintoarra, konposatua eta…