Gutxiagotasun-konplexua

Gutxiagotasun-konplexua edo gutxiagotasun-sentimendua pertsona batek bere gaitasunei buruzko uste eskasa, autoestimu eza alegia,  edota besteak baino gutxiago delako sentimendua da. Bereziki Alfred Adler (1870-1937) psikoanalistak landu zuen konplexu psikologikoa izan da. Haren arabera, gutxiagotasuna ez da berez negatiboa eta motibaziorako faktorea izan daiteke, baina pertsonaren ahaleginak espero diren emaitzak sortzen ez dituenean, gutxiagotasuna zama bilakatu eta gutxiagotasun-konplexua garatuko litzateke ondorioz, hainbat neurosi sortzeko bide emanez. Adibidez, gutxiagotasun-konplexua duten pertsonek besteen onespena jasotzeko beharra duten pertsonak izaten dira maiz.  Orokorrean, gutxiagotasun-sentimendua duten pertsonak apatikoak, heraberak eta uzkurrak izaten dira. Hedaduraz, gutxiagotasun-sentimendua pertsona baten ekimen eta aurrera egin nahi eza adierazteko erabili da maiz, era gutxiesgarrian, eta horrexegatik psikologia akademikotik bazterturik dsgoen terminoa da egun.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, inferiority complex; gaztelaniaz, complejo de inferioridad.

Erreferentziak