Habituazioa

Habituazioa edo ohitzea estimulu baten baten aurrean subjektuak gero eta erantzun txikiagoa ematen dueneko egoera da. Adibidez, txakur baten zaunkak erasorako baino jolasteko gogoa adierazten duela ikustean erakusten joaten garen konfiantza habituazio prozesuaren ondorioa da. Habituazioa ikaskuntza ez-asoziatiboaren aldaera bat da, sentsibilizazioarekin batera.