Hamarkada galdua ekonomian hamarkada oso bat hartzen duten krisialdi ekonomikoak eta hazkunde ekonomiko eskaseko aroak izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Bereziki esanahi hauekin erabiltzen da:
- Latinamerikako hamarkada galdua, bereziki Mexikoan, 1980ko hamarkadari erreferentzia eginez;
- Japoniako hamarkada galdua, Japoniak 1990eko hamarkadan pairatu zuen krisiladi ekonomiko larria, burbuila ekonomiko baten ondorioz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, lost decade; frantsesez, décennie perdue; gaztelaniaz, década perdida.
Loturiko artikuluak
Krisi (krisialdi) ekonomikoakKrisi ekonomikoak edo krisialdi ekonomikoak herrialde batzuetako ekonomian gertatzen den beherakada ekonomikoa da, epe ertain edo luzerakoa, Barne Produktu Gordinaren, hots, herrialdeko produkzioaren eta errentaren hazkundearen beherakada, goraka doan langabezia…
Ziklo ekonomikoakZiklo ekonomikoak aldagai ekonomikoak jasotzen dituzten denbora serieetan ( enpresa, sektore edo eskualdeko ekoizpena, salmentak, inbertsioa, kontsumoa, eta abar, urte batzuetan zehar) gertatzen diren aldaketa gutxi gorabehera periodikoak…
Hazkunde ekonomikoaHazkunde ekonomikoa eskualde edo herrialde baten produktuaren, zehatzago Barne Produktu Gordinaren, gorakada iraunkorra da. Orokorrean, hazkunde ekonomikoak herrialdeko aberastasuna handitu, langabezia gutxitu (ikus, Okun legea) eta bertako herritarren…