Hamarrena

Hamarrena Biblian jaso eta agintzen den zerga edo dohaintza da jatorrian, sinestunek Jainkoari (sakrifizioen bitartez), apaizei edo elizari ordaindu beharrekoa. Literalki eta zehazki, ekoizpenaren, irabazien edo ondarearen 1/10 da, hamarren bat alegia, kleroaren eta elizaren gastuak estaltzeko ordaintzen dena, baina praktikan handiagoa eta txikiagoa ere izan da. Halaber, elizaren eta garai historikoaren arabera, nahitaez zein borondatez kobratu da. Erdi Aroan eta XIX. mendera arte Europako zenbait herrialdetan ekoitzitako nekazaritza eta abeltzaintza produktuen gainean jarritako derrigorrezko zerga izan zen, produktuaren arabera izen eta portzentaje desberdinekin, tokiko elizaren gastuak finantzatzeko. Maiz jauntxoak eta monarkia izan ziren zerga ordainarazi eta jaso egiten zutenak, kleroarekin hitzarturik.

Ikus, gainera