Hartzaile sentsorialak

Hartzaile sentsorialak estimuluak jaso eta transdukzio izeneko prozesuaren bitartez horiek seinale moduan neurona sentsorial batera igortzeko gai diren egiturak dira, zelulak edo neuronen bukaera dendritikoak izan daitezkeenak. Haien funtzioaren arabera, termohartzaileak (tenperatura hautematen dutenak), mekanohartzaileak, fotohartzaileak (argia hautematen dutenak, begietan) eta abar bereizten dira.