Hartzekodunak obligazio bat (bereziki, zor bat kitatzea) betearazteko eskubidea duen pertsonak dira, fisikoak nahiz juridikoak. Adibidez, enpresako hornitzaileak, haien fakturak gerora ordiantzen direnean, enpresako hartzekodunak dira, faktura horien ordainketa exijitu dezaketelako.
Hiztegia: ingelesez, creditors; gaztelaniaz, acreedores.
Loturiko artikuluak
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko helburuak betetze aldera enpresak bere baliabideak eta ahalmenak bideratzeko modua da, ingurunearen aukerak eta mehatxuak eta enpresak dituen indargune eta ahuleziak aztertuta.
Holding (definizioa)Holding-ak edo holdinak jarduera nagusitzat beste enpresa batzuetako akzioak edukitzea duten enpresak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera.
PosizionamenduaMarketinean, posizionamendua produktu batek kontsumitzailearen ikuspuntutik dituen ezaugarri interesgarriak dira, lehiakideen produktuen aldean.