Hasierako ebaluazioa

Hezkuntzan, hasierako ebaluazioa unitate didaktikoen hasieran burutu beharreko prozesua da, ikasleak ikasi/irakatsi behar denari buruz duen ezagutza-maila da (zehatzago edukiak, trebetasunak, jarrerak) jakite aldera. Horren helburua unitate didaktikoa ikasleen ezagutza-mailara egokitzea da. Irakaslearen esku geratzen da ebaluazio hau burutzeko balliatu behar den teknika, baina garrantzitsua da ikasleak ebaluazio hori azterketatzat ez hartzea, esperientzia moduan baizik.