Hautapen-alborapena

Hautapen-alborapena, laginak populazioa islatzen ez duenean sortzen den alborapen edo errore bat da, lagina osatzeko barneraturiko elementuak zoriz hautatu ez direnean gertatzen dena. Hainbat arrazoiengatik izan daiteke: autohautapena (ikertzaileak laginean sartu beharreko elementuak erabakitzen dituenean) edota ebidentzia baieztatzen duten kasuak bakarrik barneratzean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, selection bias; gaztelaniaz, sesgo de selección.