Hautapen soziala

Hautapen soziala edo hautaketa soziala preferentzia eta erabaki indibidualetatik abiatuta erabaki kolektiboak hartzeko prozedurak aztertzen dituen teoria da, filosofian, ekonomian eta matematikan oinarritua. XVIII. mendean Nicolas de Condorcet-ek etaJean-Charles de Borda-k  abiarazi zuten XVIII. mendean, baina bereziki XX. mendean garatu da, bereizki Kenneth Arrow-en eskutik, erabaki kolektibo demokratiko baterako oinarrizko axiomak betez preferentzia indibidualetatik abiatzen den erabaki-sistemarik ez dagoela matematikoki frogatu zuena.