Hauteslekuko inkesta, hauteslekuan egindako inkesta edo hauteslekuan bertan egindako inkesta boto emaileen botoa ezagutzeko hauteskunde egunean eta hauteslekuko sarreretan egiten diren inkestak dira. Inkesta horien arazo nagusia boto ezkutua da, erantzun eza alegia, bereziki polarizazio politikoa nabarmena denean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, exit poll; frantsesez, sondage à la sortie des urnes; gaztelaniaz, encuesta (sondeo) a pie de urna.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Boto erabilgarriaBoto erabilgarria edo boto estrategikoa garaile ateratzeko aukera txikiak dituelakoan berezko aukera politikoa baztertuz, irabazteko aukera handiagoak dituen gertuko aukera politiko baten aldeko botoa da. Abstentziora joan ohi diren…
Polarizazio politikoaPolitikan, polarizazioa edo bipolarizazioa jarrera politikoak aurkako bi muturretan eratzen direnean gertatzen den egoera da. Pluralismo politikoaren aurkakoa kontzeptua da. Polarizazioa alderdi politiko, elite politikoen partidismoaren eta hedabideek…
Boto ezkutuaEmango den botoari buruzko inkestetan, boto ezkutua gezurrezko erantzuna ematearen zein galderari erantzun nahi ez izatearen fenomenoa da. Orokorrean, eman beharreko botoa komunitatean ongi ikusia ez izatearen eta…