Hazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoa
Hazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoa enpresak ekoizpena eta salmentak gehitu eta merkatuak zabaltzeko dituen bi moduak dira. Hazkundea organikoa dela esaten da enpresak hazteko inbertsioak enpresan bertan egiten dituenean, berak sortu eta ekarritako baliabideekin, lantegi eta ekipamendu berriak eraikiz, langile gehiago kontratatuz eta salmentak handitzeko ahaleginak eginez. Hazkundea inorganikoa dela esaten da enpresak beste enpresa batzuekin elkartuz egiten denean, hala nola fusio eta absortzio edo xurgatzeen bitartez.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hazkundea enpresanEnpresaren hazkundea enpresaren dimentsio edo tamainan izandako aldaketa da, ekoizpenean, salmentan, mozkinetan, eskaintzen duen produktu eta zerbitzuen kopuruan edo diharduen merkatuen zabaleran, aldi berean enpresaren egitura ekonomikoan eta…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…
Ziklotimia eta ziklotimikoakZiklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…