Haztapenak (ponderazioak)

Estatistikan, haztapena edo ponderazioa total edo guztirako bat osatzen duten ataletako bakoitzari ematen zaion proportzio edo pisua da, bereziki adierazleak eta zenbaki indizeak eratzeko erabiltzen dena; adibidez, Kontsumorako Prezioen Indizean, erosketa-saskian barneratzen diren produktuek ez dute garrantzi berdina kontsumo-prezioen bilakaera kalkulatzerakoan, produktuak kopuru desberdinetan kontsumitzen direlako; horregatik horien prezioak haztatu egiten dira, haien kontsumoaren arabera; horrela, esaterako, gatzari haztapen edo garrantzi txikiagoa ogiari baino, ogia gatza baino gehiago kontsumitzen delako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, weighting; gaztelaniaz, ponderaciones.