Hedadura-ekonomiak

Enpresak batek bi produktu edo gehiago batera ekoizteari esker, batez besteko kostua murriztu egiten denean, hedadura-ekonomiak eskuratu direla esaten da. Adibidez, hedadura-ekonomiak eskura daitezke baserri batean aldi berean oilaskoak eta arrautzak ekoitziz, unibertsitate batean ikerketa eta irakaskuntza bateratuz eta garraiolari batek ogia eta esnea batera banatuz. Hedadura-ekonomiak eskala-ekonomiak eskuratzeko modu bat da, kostu finkoak unitate gehiagoren artean banatzea ekartzen duelako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, economies of scope; gazteleraz, economías de alcance.