Hedonismo etikoa

Hedonismo etikoa edo hedonismo normatiboa plazer eta zorion gehiena, eta min gutxiena, lortze aldera jokatu eta bizi behar dela aldezten duen teoria etikoa da. Horren aitzindariak Epikuro eta Eudoxo antzinako  greziar filosofoak izan ziren. Bi aldaera bereizten dira hedonismo etikoan: alde batetik, hedonismo berekoiaren arabera norberaren eta ez beste inoren plazer eta zorion handiena lortze aldera jokatu behar dela aldezten da; bestetik, hedonismo utilitaristan ekintza batean erasanak diren guztien plazer handiena (eta min txikiena) bilatuz jokatu behar da. Kant filosofoak hedonismo etikoa kritikatu zuen, etika material guztiak bezalaxe.

Ikus, gainera