Hedonismo psikologikoa

Hedonismo psikologikoa edo motibaziozko hedonismoa, antzinako grezierazko ἡδονή (hedone) hitzetik, euskaraz "plazera",  norberaren plazerak eta horren aurkakoa den minak gizakiaren motibazioa eragiten duten faktore bakarrak direla baieztatzen duen teoria da. Horren adierazpen osagarria da desira bizienari jarraiki eta plazer handiena bilatuz jokatzen duela gizakiak. Hedonismo psikologikoaren aintzindaria Epikuro izan zen. Jeremy Bentham filosofoak  "naturak gizateria bi maisu subiranoren mendean jarri du: mina eta plazera" adierazi zuen 1780 urtean. Hedonismo piskologikoarekin bat gerora euren teoriak garatu dituzten korronte psikologikoak psikoanalisia eta konduktismoa izan dira.

Ikus, gainera