Hedonismoa

Hedonismoa adiera arruntean bere plazera beste inorena, eta ahalik eta lan gutxiena eginez, bilatzen duen pertsonaren jokabidea da. Hartara, hedonista beti plazeraren bila bizi den axolagabea eta berekoia litzateke. Estereotipozko irudi horri hedonismo folk deitu zaio filosofiatik. Filosofiatik eta psikologiatik hedonismoak plazerari, zorionari eta minari buruzko teoriei egiten die erreferentzia; hala, hedonismo psikologikoak plazera motibazio-faktore nagusia dela baieztatzen du; eta hedonismo etikoak plazer handiena bilatuz jokatu behar dela aldezten du.