Hejira

Hejira 622 urtean Mahoma eta bere jarraitzaileek Meka hiritik Medina hirira egin zuten erbesteratzea (literalki, arabieratik, "migrazioa") izan zen, Meka hiriko agintariek Mahomaren mezu erlijiosoak onartzen ez zituztelako. Medinan harrera onma egin zitzaien eta islamaren mezua bereganatu egin zuten, lehen komunitate musulmana sortuz horrela.