Hekatonbe

Hekatonbea (latinezko hecatombe hitzetik, bere aldetik antzinako grezierazko ἑκατόμβη, hekatombê, hitzetik, ἑκατόν, etimologiaz hekaton - ehun - eta βοῦς, bous - idi - hitzetatik) Antzinako Grezian ospatzen zen ehun idiren edo beste animalien, eta beste kopuru batzuekin, sakrifizio erljiosoa zen. Adiera arruntean, heriotza ugari ekarri duen hondamendi handia izendatzeko erabiltzen da.