Helburuak eta xedeak

Helburuak eta xedeak subjektu arrazional batek etorkizunak eskaintzen dituen aukeren artean desiragarriak diren egoerak dira, bere etorkizuneko jokabidea bideratuko dutenak. Garrantzitsua da nabarmentzea helburuak aukeratzea izaki bizidun rrazionalei soilik dagokien ahalmena dela; hala, izaki ez arrazionalek, landareek esaterako, helburu jakinekin jokatzen dutela dirudi, baino haien etorkizuneko egoerak ez dituzte aukeratu, eta estimuluen aurrean (argia, adibidez) erakusten dutenak erreflexuak besterik ez dira.