Hemizikloa

Meridako Erromatar Antzokia hemizikloa da. Kredituak: Elemaki-Wikimedia Commons

Arkitekturan, hemizikloa (antzinako grezierako hemi, "erdi", eta ziklo, "zirkulu", hitzetatik) oinplano erdizirkularreko eraikin edo eraiki-atala da. Bereziki, aire libreko antzokiak eraikitzeko erabilitako planoa izan da, Antzinako Grezian eta Erroman, harmaila batez osatuz, publikoa bertan eseri eta zirkuluaren erdialdeko antzezpenak eta diskurtsoak ikusi eta entzuteko. Egun, legebiltzarretako areto nagusietarako ohiko egitura da, legebiltzarkideen jarlekuak harmailetan kokatuz. Hain zuzen ere, hemizikloa legebiltzarrei ematen zaien ohiko izena da, metonimiaz.

112 hitz
Kategoriak