Heresiarka heresia baten abiarazle edo liderra da. Etimologikoki, latinezko haeresiarcha hitzetik dator eta Agustin Hiponakoaren idazkietan agertzen da lehen aldiz; latineko terminoa αἱρεσιάρχης hitzetik dator, eskola filosofiko bateko burua izendatuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, heresiarch; gaztelaniaz, heresiarca.
Loturiko artikuluak
HeresiaErlijio baten baitan, heresiak aginte erlijiosoak onartu ez eta gaitzetsi egiten duen sinesmenak eta doktrinak dira. Hala ere, heresiari jarraitzen diotenek, heretikoek alegia, ordea, erlijio horren jarraitzaile izaten…
Erlijioa herriaren opioa daErlijioa herriaren opioa da Karl Marx filosofoaren esaldia da, klase buruzagiek erlijioa herria kontrolatzeko tresna moduan erabiltzen dutela adierazteko. Erlijioak sistema kapitalistako esplotazioa, alienazioa eta mixeriak ahaztu eta…
ErlijioaErlijioa unibertsoaren eta munduaren printzipio edo ahalmen goren baten aitormen eta onarpena da, errespetuz, obedientziaz eta gurtzaz egiten dena. Printzipio goren horrek gizakien halabeharra gidatzen du erlijioaren arabera,…