Herfindahl indizea edo adierazlea (H indizea), Herfindahl–Hirschman indizea (HHI indizea) ere deitua, merkatuaren kontzentrazioa (ez nahastu kontzentrazio estatistikoarekin) neurtzeko adierazle bat da. izanik enpresa bakoitzaren merkatu kuota portzentajean izanik, honela kalkulatzen da:
Herfindahl indizea Simpson adierazlearen aldaera besterik ez da, eta beraz finean aniztasun-adierazlea da, berdintasun/kontzentrazio dimentsioa eta elementu kopurua, beraz H indizeari buruz merkatuaren atomizazioa, batera jasotzen dituena.
Indizearen edonolako interpretazioa subjektiboa da berez, baina orokorrean honela interpretatzen da:
- 0-1000 tartean, merkatuaren kontzentrazioa txikia da, enpresa asko daude kuota txikiekin;
- 1000-1800 tartean, merkatuaren kontzentrazioa ertaina da;
- 1800 baliotik gora, merkatuaren kontrentrazioa handia da;
- H indizeak 10.000 balioa hartzen du monopolioaren kasuan:
.
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Herfindahl indizea"; Gizapedian, 14 urria, 2019, https://gizapedia.hirusta.io/herfindahl-indizea-adierazlea/.