Herrialde nordikoak

Herrialde nordikoak, eskandinaviar herrialdeak ere deituak, Europako iparraldeko herrialdeak dira, hain zuzen Norvegia, Suedia, Fonlandia, Danimarka eta Islandia. Geografikoki gertu izateaz gainera, historia eta kultura partekatua dituzten herrialdeak dira. XX. mendearen erdialdetik, mundu zabalean munduko herrialde aurreratuenetakotzat hartzen dira, errenta eta giza garapen maila altuekin.