Heterarkia

Heterarkia (antzinako grezierako heteros hitzetik, "desberdin") dagoela esaten da sistema bateko elementuen arteko erlazioak sare moduan era malgu eta moldagarri batean arabera antolaturik daudenean,  hierarkia  baten araberako sailkapenak eta mailakatzeak baztertuz. Terminoa Warren Sturgis McCulloch neurofisiologoak (1898-1969) asmatu zuen 1945 urtean, burmuinean neuronek antolatzeko modua adierazteko. Gerora, konputazioan eta adimen artifizialean erabili da, programa eta errutinen maila goreneko antolaketa adierazteko, mailakatzerik gabe. Geroztik botere eta kontrol harremanetan oinarritzen ez diren erakundeen antolaketa ereduak eta sistema politikoak izendatzeko erabili da. Beraz, hierarkiaren aurkako kontzeptua litzateke heterarkia, edo gutxienez hierarkia finko eta zurrunaren aurkakoa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, heterarchy.