Heterogeneotasuna (estatistika)

Estatistikan, lagin edo datu-multzo bat heterogeneoa dela esaten da (ikus gainera, homogeneoa eta heterogeneoa), balio edo proportzio aski ezberdinak biltzen dituenean, populazio ezberdinetatik jasotakoak. Datu multzo heterogeneo batean bereiz daitezkeen datu azpimultzoak aparte aztertu behar dira, bakoitza bere aldetik, bateratuz gero emaitza nahasiak eman ditzaketelako (emakumeen altuera 160cm ingurukoa delako, eta gizonena 180cm, bi sexuak bateratuta batezbestekoa 170cm suertatzen da, agian emakume eta gizon gutxi izanik justu altuera hori dutenak). Adibidez, emakumeak eta gizonak gaixotasun baten tratamenduaren ondorioei buruz orokorrean ezberdinak direla erabaki bada, sexu bakoitza aparte aztertu behar da, heterogeneotasuna saihesteko. Bestalde, metaanalisian, emaitza aski ezberdinak ondorioztatu dituzten ikerketak ere heterogeneoak direla esaten da.

Erreferentziak