Heterogeneotasuna

Heterogeneotasuna ezaugarri aski ezberdinak dituzten elementuek osatzen duten multzoaren nolakotasuna da. Aurkako nolakotasuna homogeneotasuna da. Adibidez, ikasgela batean, oso maila ezberdinak dituen taldea heterogeneoa dela esaten da. Estatistikan, lagin edo datu-multzo bat heterogeneoa dela esaten da, bere baitan balio edo proportzio aski ezberdinak dituzten datu-azpimultzoak daudenean, populazio ezberdinetatik jasotakoak. Datu multzo heterogeneoak aparte aztertu behar dira, bakoitza bere aldetik, bateratuz gero emaitza nahasiak eman ditzaketelako. Adibidez, emakumeak eta gizonak gaixotasun baten tratamenduaren ondorioei buruz orokorrean ezberdinak direla erabaki bada, sexu bakoitza aparte aztertu behar da, heterogeneotasuna saihesteko. Bestalde, metaanalisian, emaitza aski ezberdinak ondorioztatu dituzten ikerketak ere heterogeneoak direla esaten da.