Heteronomoa eta autonomoa

Heteronomia eta autonomia gizakion askatasunari buruzko kontzeptuak dira. Pertsona baten jokabidea, borondatea eta horien kontzientzia morala heteronomoak direla esaten da, kanpotik gidatuak direnean (tradizioz, agintaritzaz, sari baten esperoan, onarpen sozialaz). Berriz, jokabidea, borondatea, eta kontzientzia autonomoak direla esaten da, norberak erabaki dituenean, hausnarketa pertsonal baten ondorioz. Kant-en arabera, autonomoa izatea etikaz jokatzearen, hots, inperatibo kategorikoaren baldintzetako bat da, gizaki guztiontzat izatea edo unibertsala izatearekin batera.1

Erreferentziak

1.
La autonomía moral en Kant. Tesis Doctoral. http://eprints.ucm.es/2302/1/AH2011101.pdf. Published 1993.