Heuristika

Heuristika (antzinako grezierazko εὑρίσκω, heurískô (« hauteman »), nondik eureka hitza ere eratortzen den) problema mota jakin bat ebazteko aukeran dauden irizpide eta metodo azkar eta sinpleen multzoa da, maiz soluzio egoki eta onargarrietara daramana, batzuetan optimoak ez diren eta okerrak ere izan daitezkeen arren. Hartara, erregela zehatzak eman eta maiz soluzio optimo batera daramaten algoritmoetatik bereizi behar dira; hala ere, heuristikak algoritmo informal moduan ere definitu izan dira.

Adibidez, hiri bateko kale jakin batera heldu nahian, algoritmo batek zein kaletatik joan behar den zehaztuko luke; heuristika bat, berriz, mapa batean non zauden jakin,  pertsona bati galdetu, gero beste bati, ... irizpideka ematen dituena izango litzateke.

Ikus, gainera