Hezkuntza ingurunea

Hezkuntza ingurunea edo heziketa testuingurua irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuari eragiten dioten elementu eta faktore sozial eta instituzionalen multzoa da, hala nola balio kulturalak, egoera sozioekonomikoa, eta marko instituzionala (hezkuntzari buruzko legeak, esaterako). Eskolaren lanak ezinbestean hartu behar ditu kontuan faktore hauek, faktore horietara moldatu, horien eragin negatiboa eragotzi eta eragin positiboa probesteko. Ingurunea aztertzen ez bada, ikaslearen behar, helburu eta errealitateak ezagutzen ez badira, ezinezkoa izango da ikaslearen ikaskuntza behar bezala bideratzea.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, contexto educativo.

Ikus, gainera