Hezkidetza

Hezkidetza ikasleak berdintasun eta aniztasunezko hezkuntza-eredua da, pertsonak sexu, jatorri edo bestelako diskriminaziorik gabe hezten dituena, eskola inklusiboa lortze aldera. Horretarako ez da aski eskolako praktika formaletatik diskriminazioa ezabatzea, beharrezkoa baita ideologia diskriminatorio eta esklusiboa ere, askotan begi bistakoak ez diren jokabideak, guztiz baztertzea.

Beste alde batetik hezkidetza ez da protokolo batean burutu beharreko ekintza zerrenda bat, baizik eta eguneroko praktika bat, kritikoa eta eraikitzailea, konpromisoa eta elkartasuna helburu dituena. Maiz, hezkidetza neska eta mutilen baterako hezkuntzarekin, hezkuntza mistoarekin alegia, identifikatu da: hezkidetza ordea eredu askoz ere ausartagoa da, neskak eta mutilak pilatzeaz ez ezik, haien arteko genero desberdintasun guztiak ezabatzeko, neska eta mutilen artean heziketa lan sakona exijitzen duena, besteak beste gizartetik datozen estereotipoak baztertuz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, coeducación.

Ikus, gainera