Hezkuntza berezia (definizioa)

Hezkuntza berezia ikasleen behar pertsonal eta bereziak onartu eta horietara moldatzen den hezkuntza da. Behar horiek ikasleek izaten dituzten oztopo eta eragozpenekin dute zerikusia, hala nola oztopo fisikoak (ikusmenaren aldetik, adibidez), psikologikoak (atzerapen mentala, supergaitasunak) edo sozialak (ingurune familiarrean), pareko ikasleen hezkuntza prozesua normaltasunez jarraitzea zailtzen dutenak. Tradizionalki, behar berezi horiek eskola berezi edo aparteko batean jartzen ziren, segregazioa jasaten zuten, eta horrela denbora luzean ikasle horiek bazterketa sozial nabarmena pairatu dute. Zorionez, egungo paradigma da ikasle horien normalizazioa garatzea da, defizita baino ezberdinak diren ikasleak direla baitaratuz, hezkuntza inklusiboaren bitartez euren garapen psikosoziala modu integralean bermatuz.