Hezkuntza inklusiboa eta eskola inklusiboa

Hezkuntza inklusiboa edo heziketa inklusiboa komunitate bateko, pertsonek, haurrak zein helduak, elkarrekin ikasteko hezkuntza da. Hartara, eskola inklusiboak ez du inongo hautaketarik egiten, haur guztiak hartzen ditu,  haien jatorri, klase sozial eta kulturari erreparatu gabe, baita ere desgaitasun edo behar bereziak dituzten pertsonak barneratuz. Helburuak, beraz, orokorra hezkuntzarako eskubidea gauzatzea, aukera berdintasuna eta partaidetza dira, ikuspuntu humanista batetik eta elkartasunaren alde; eskola inklusiboak konstruktibismoa eta lankidetzazko ikaskuntza izaten dira ikuspegi onartuenak. Bere anzitasunean, ordea, hezkuntza inklusiboak erreparatu egiten die haur eta pertsona bakoitzak dituen beharrei, helburua ez da beraz haurrak eta pertsonak berdintzea, baizik eta bakoitza bere behar eta gaitasunen arabera heztea. Hezkuntza integratzailearen kontzeptuarekin nahastu ohi den kontzeptua da, baina kontzeptu hori behar bereziak dituzten haurren testuinguruan sortu da, hezkuntza inklusiboak izaera globalagoa duen bitartean. Nazioartean hezkuntza inklusiboaren kontzpetua praktikan jartzeko ahalegin handiena Erroma Proiektua izan da.

Erreferentziak