Hezkuntzaren soziologia

Hezkuntzaren soziologia soziologiako kontzeptuak, teoriak eta metodoak hezkuntzaren ikerketara, praktikara eta administraziora aplikatzen dituen soziologiaren adarra. Soziologiaren ikuspuntutik hezkuntza fenomeno soziala guztiz, areago esan liteke hezkuntza sozializazio modu nagusiena dela. Sozializazioaz gainera, hezkuntzak duen beste alderdi soziologiko nagusia transmisioarekin dago loturik: hezkuntza gizarteak, belaunaldi helduek, ezagutza, balioak eta arauak transmititzeko modu nagusia da.

Hainbat ikuspegi garatu dira hezkuntzaren soziologiari buruz. Durkheim-en arabera, hezkuntza gizartaren homogeneotasuna ziurtatzen duen instituzioa da, gizabanako bakoitzarengan txertatuz gizarteko bizitzak exijitzen dituen jokabideak. Deweyk hezkuntzaren filosofoak eskola mikrogizarte gisa ikusten zuen, gizartearen islada gisa, baino aldi berean gizartea eraldatzea bilatzen duena. Georg Simmel-ek hezkuntza gizabanakoaren bizitzaren garapenerako tresnatzat hartu zuen, bizipen moduan, ikasleak prozesu horretan eduki behar duen rol aktiboa nabarmenduz, gizartearentzat bere osotasunean duen balioa bigarren maila batena utziz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Educational Sociology, Sociology of Education.

Erreferentziak

  • Revista Educación Vol. 38(1), 33-58, e-ISSN: 22152644, enero-junio, 201433 Número publicado el 25 de abril del 2014: Aportes de la sociología al estudio de la educación (Autores clásicos)