Hibridazio soziala

Hibridazio soziala edo gizarte hibridazioa gizabanakoek, gizataldeek, enpresa eta beste erakundeek eta eragile publikoek harremanetan jarri eta elkarrekiko ikasketa, berrikuntza eta lankidetza garatzen dituztenean gertatzen den fenomeno soziala da, aldaketa, trantsizio eta hobekuntza bideratuz horrekin batera. Hibridazio terminoa erabiltzen da bereziki gizarte eragile horiek tentsioan, talkan edo gatazkan daudenean, baina gizartean topatuz, batak bestea eragiten dutenean, arestian aipaturiko zentzuan. Hibridazio sozialeko fenomenoak bereziki globalizazioarekin batera geratu dira, jatorri eta kultura desberdinetako eragileak topatzean.

Erreferentziak